Sarrera
Egunaren antolakuntza
Behar diren pertsonak
Ekintza honetan, 20 bat pertsona hartuko dute parte, ezgaitasun psikologikoak dituztenak zein ezgaitasun psikologikoak ez dituztenak. . Hortaz gain, antolatzaileak ere parte hartuko dute. Parte hartzaileek, 16 urtetik gorakoak izango dira zeren eta ezgaitasun psikologikoa daukaten pertsonak gazteak balira oso zaila izango litzateke ariketa hauek egitea. Ezaugarri hauek dituztenak gazteak edo umeak ez izateak ez du esan nahi beraientzat pilotan jokatzea erraza izango denik. Horregatik guk sortu ditugun ariketak ezgaitasun psikologikoa duten pertsonek egin ahal ditzaten egokitu ditugu. Ariketa hauek ondo pasatzeko prestatu ditugun arren ,euskal herrian hain maitatua den kirol hau nola jokatzen den eta dituen ezaugarri desberdinak irakastea edo erakustea ere dugu helburu.
Egunaren antolakuntza oso sinplea da. Lehenik eta behin, goizeko 11:30etan, partaide guztiak elkartuko dira Mendizorrotzako hirugarren frontoian. Bertan, elkar ezagutzeko hainbat jolas egingo dira. Ondoren, pilotako zenbait ariketa prestatu burutuko dira.
​
Ordu bietan, mahaia prestatzen hasiko dira bazkarirako eta behin dena prestatuta egotean, bazkaltzen hasiko dira. Guztien artean dena garbitu eta berriz frontoira itzuliko dira pilotako ariketekin jarraitzeko. Azkenik, pilotako hainbat jolas dibertigarri egingo dira. Gutxi gora behera 18:30etan bukatuko da, egunaren balorazio txiki bat egingo da guztien artean eta honekin ekintza amaitutzat emango da.
Egingo diren ariketak
Esan bezala, saioarekin hasteko, lehendabizi pare bat ariketa egingo ditugu gure artean ezagutzeko.
1. Ariketa
Partaide guztiak borobil handi batean jarriko gara. Gutako batek pilota izango du eta bote bat emanez, beste kide bati pasatu egin behar dio. Botea ematen duen bitartean, bere izena esango du. Partaide guztiek haien izena esan ostean, berdina egingo dute baina bakoitzaren adina esanez. Azkenik hau errepikatuko da nongoak diren aipatuz.
2. Ariketa
Jolas hau palaz egingo da, bakoitzak pala bat izango du. Ariketa honetarako hiru taldetxo egingo dira. Talde bat frontisean kokatuko da, beste bat kontra-kantxan eta hirugarren kantxa erdian. Ariketan pilota frontisera jaurti egingo da eta hurrengoak errestoa egingo du, hau modu desberdinean egin dezake; airez, bote bat eman ostean, bi bote eman ostean edo bote eman hartu eta berriro frontisera jaurtiz, bakoitzaren gaitasunen arabera. Errestoa egiten duten bitartean aurretik pilota jaurti duen jokalariaren izena esan behar dute. Horrela pixkanaka- pixkanaka izenak ikasten hasiko dira.
Apur bat ezagutu eta gero, pilotako zenbait ariketa egingo ditugu.
3.Ariketa
Ariketa honetan, bi talde egingo dira. Bi taldeak frontisaren aurrean jarriko dira eta jokalariak ilara baten kokatuko dira. Jolas honetan, lehenengo jokalariak pilota frontisera botako du eta gero ilarara joango da, hurrengoak errestoa egin eta ilaran kokatuko da. Horrela izango da jolas osa norbait huts egin arte. Bi taldeetatik gehien irauten duena pilotari jarraitasuna emanez irabazlea izango da.
4. Ariketa
Ariketa hau egiteko beste batzuetan bezala, talde txikietan antolatuko dira. Jolas honetan bikoteka jarriko gara. Hau beti bezala frontisa jo eta hurrengoak errestoa egitean datza norbait huts egin arte. Ariketa honen berezitasuna pilota jo ostean, zure kideari bostekoa eman behar diozula izango da. Ariketa honetan ere norberaren gaitasunen arabera era desberdinetan jo daiteke pilota; hartuz bote emanez eta joz, airez, bote bate eta gero edo bi bote ostean.
5. Ariketa
Ariketa hau egiteko, plastikozko zestak erabiliko ditugu. Guztiok guztion kontra egingo dugu. Ariketa honetan frontisera jaurti egingo da eta beste batek pilota zestaz hartu eta jaurti egingo du. Hau egiteko airez, bote bat edo bi egin ondoren egin dezakete.
6. Ariketa
Ariketa hau jokalariek kantxan pixka bat nola kokatu jakiteko egingo da. Kantxa lau zatitan banatuko da eta bi talde egingo dira. Talde bateko jokalari bat atzean jarriko da eta pilota frontisera jaurti. Bere taldekoak diren beste jokalariak, pilota eroriko ez den zelaiko zati batera joan behar dira. Aldiz, bere taldekoak ez diren jokalariak pilota punpa egingo duen laukira joan behar dira.
7. Ariketa
Binaka jarriko dira. Bata bestearen atzean jarriko da. Atzekoak pilota edukiko du eta frontisera bidaliko du. Aurrekoa, pilotaren norabidea zein den ezagutzeko helburuarekin pilotari ematen saiatu behar da. Eta horrela rolak aldatzen.
Amaitzeko, zenbait jolas dibertigarri bat egingo ditugu.
8.Ariketa
Ariketa honetan jokalari guztiak parte hartuko dute. Guztiak guztien kontra jolastuko dute. Batek sakea egingo du eta gero pilotatik gertuen dagoen jokalariak errestoa egingo du. Norbait huts egin ezkero, jokalari guztiak korrika frontisa ukitzera joango dira eta huts egin duen jokalariak beste norbait harrapatzen saiatu behar da frontisa ukitu baino lehen. Norbait harrapatzen badu, berarekin eliminatu egingo da. Jolasa jokalari bakarra geratzean amaituko da eta jokalari horrek irabazi egingo du, bizitza bat irabaziz, geroago gastatu egin ahal izango duena berak nahi duenean.
9. Ariketa
2-4 talde egingo dira (pertsona kopuruaren arabera) eta zapi zuri antzeko jolasa egingo da baina zapiarekin izan beharrean pilotarekin izango da. Taldekide bakoitzak zenbaki bat izango du. Zenbaki bat esango da eta zenbaki hori duten biak atera behar dira pilotaren bila. Pilota hartzen duenak, sakea egiten du eta besteak errestoa egin behar du. Sakatzaileak tanto egiten badu puntua lortuko du, baina errestokoak tantoa egiten badu, puntua irabaziko du. 10 puntu lortzen dituen taldeak irabaziko du.
10.Ariketa
Ariketa hau egiteko bi taldetan banatuko gara gauden pertsona guztiak. Frontoia bi zatitan banatuko da marra baten bidez. Talde bakoitzari alde bat egokituko zaio eta marran pilota ugari jarriko ditugu. Jokoa hastean talde bakoitzak bere aurkariaren frontoi zatira bota beharko ditu pilotak. Minutu bat iraungo du jokoak eta hau bukatzean pilota gutxien duenak irabaziko du.
11.Ariketa
Ariketa hau bikoteka egingo da. Kantxa bitan zatituko da eta bikote bakoitza kantxaren alde batean jarriko da. Joko zuzeneko ariketa izango da, hau da ez da beharrezkoa frontisa jotzea. Pilota zelai batetik bestera pasatu egin behar dute, pilotak bote bat eman eta gero kolpea emanez.