Materialak
Materialaren aldetik, ez ditugu gauza gehiegi behar. Nola ez, eskupilotako 15 pilota inguru, hain zuzen ere helduen eskuko pilota gozoak erabiliko ditugu eta baita ere gomazko 8 pala. Horrez gain, lau kono erabiliko ditugu eta zesta punta antzeko plastikozko 6 zesta.
Bazkaria
Bazkariak lehen eta bigarren platerrak izango ditu eta azkenik postrea.
Lehenengo makarroiak tomatearekin jango dute eta bigarren xerra. Norbaitek xerra nahi edo jan ezin badu patata tortilla egiteko janaria izango dugu. Bukatzeko jogurt edo fruta artean aukeratu ahal izango dute.
​
Gastuak
Egun hau posible izateak, hainbat gastu suposatzen ditu. Zorionez, antolatzaileetako batek, Josuk, bera dagoen klubak hutzi egin dizkio behar genituen pilotak, palak, plastikozko zestak eta konoak. Gainera, udaletxeak Mendizorrotzako hirugarren frontoia dohainik utzi digu gure ekintza egiteko. Beraz, ordaindu behar izan dugun bakarra bazkaria izan da. Jokalari bakoitzak 8€ ordaindu behar ditu.