Inklusiorako kontuan izan dugu gure partaide batzuk ezgaitasun psikologikoak dituztela. Hori dela eta ahalik modu egokienean moldatu ditugu jolasak haientzako aproposak izateko. Lehenik eta behin, informazio asko ulertzeko arazoak dituztenez, ahalik eta informazio murriztuena emango diegu. Gainera behar den denbora guztia eskainiko diegu ariketa ondo ulertzeko.
Beste aldetik, erabaki asko hartu behar ez diren ariketak egingo dira, haientzako errazagoak izateko. Jarritako ariketen helburuak ez dira oso zailak izango, badakigulako zailak izanez gero errez frustratu daitezkeela eta hori gertatuz gero, ez dute eskupilota gustuko izango. Beraz, probableena abandonatzea izango litzateke, baina hori ez dugunez nahi helburu erraz eta eskuragarriak dituzten ariketak egingo dira.
Gainera, eskupilota bertan behera ez uzteko, jokalariak ahalik eta gehien motibatzen saiatuko gara, motibazio horrekin gogotsuago jardungo dutelako eta askoz gehiago gozatuko dutelako.
Ikus daitekeen bezala, guretzako jarduerak bertan behera ez uztea oso garrantzitsua da, jarduera hauetan haiek asko ikasten dutelako. Haiengan konfiantza gehiago izatea lortzen dute, erabakiak hartzeko hobeto moldatzen dira eta haien beharrei aurre egiten diete. Beraz gure helburua, ondo pasatzea da horrela gauza positibo guzti hauek eskuratuko dituzte.
​
Bestalde gure beste helburua, sarreran esan dugun moduan inklusioa lantzea da eta ezgaitasun psikologikoak dituzten pertsonak kirolean baina batez ere euskal pilotan gehiago parte hartu dezaten lortzea da. Inklusioa lortzeko ezgaitasun psikologikoak dituzten eta ez dituzten pertsonak batera jolastuko dute, horrela haien artean lagunak egingo dira eta inklusioa emango da. Aktibitateak guztientzat egokituta egongo direnez, guztiek ondo pasatuko dute eta horrek euskal pilota gustuko izatea eragingo du.
​
​