top of page

Elkarrizketa

Elkarrizketa honetan, Josu Garemendia elkarrizketatuko dugu, Arrigorriagako pilota klubaren jokalari eta entrenatzaile izan ohi zena, elkarrizketa honetan atera dugun informazioak ariketak nola egiteko pixka bat lagundu gaitu eta lagungarriak izan diren aholkuak lortu ditugu:

-Noiz hasi zinen pelota munduan? Jarraitzen duzu?

Duela 40 urte hasi nintzen, 15 urte nituela. Arrigorriagako Interpueblos-eko lehen jokalaria izan nintzen. Ez, jadanik pilota utzi dut, baina  telebistan partiduak ikusten jarraitzen dut, euskal pilotaren mundua jarraituz.

​

-Jokalari moduan, noizbait egon zara inklusio ekintza edo talde batean?

Ez,iraganean gauzak ez ziren gaur egun bezala, jendea ez zen saiatzen inklusioa sustatzen, ezgaitasunen bat zeukatenak ia ez ziren etxetik ateratzen, haien familiak beraiez lotsatzen zirelako. 

-Zenbat urtetan egon zara entrenatzaile moduan?

10 urte, guztiak Arrigorriagako klubean.

-Noizbait egin duzu inklusio talde edo ekintza bat entrenatzaile moduan?

Ez, egia esan Arrigorriagan ez da hori asko sustatu eta horren erruz ezgaitasun psikologikoak dituztenak ez dira inoiz esku pilotan apuntatuak egon, beraz ezin izan dut horrelako ezer egin.

-Noizbait entrenatu duzu ezgaitasun bat duen norbait? Ez bada, egingo zenuke?

Bai, ezgaitasun psikologikoak edo gaixotasun mentalak dituztenekin traturik izan ez dudan arren, urte batez aldakak txarto zituen ikasle bat izan nuen, eta horren erruz ezin zuen ondo ibili.

-Nolakoak izan ziren entrenamenduak?

Berarekin entrenamenduak berdinak ziren, taldean guztiok entrenamendu berbera egiten genuen. Egia da, partidak egiterako orduan berarentzat pixka bat zailagoa zela pilota askotara heltzen ez zelako, baina ez genituen partidu asko egiten (oso txikiak zirelako) eta sakeak edo erresto errazak egiteko ez zuen arazorik.

-Ezgaitasun psikologikoa duen batek entrenatzerako orduan, nola moldatuko zenituzke ariketak? Zeren arabera?

Gaixotasun mental mota asko daude, horregatik, zein gaixotasun duten izango nuke kontuan, ez da berdina autista bat edo eskizofreniko bat izatea. Beraz, ariketak egiterako orduan haiek hobeto moldatuko diren eta hobeto pasatuko duten ariketak egingo nituzke, asko eskatu gabe.

-Zein izango litzateke zure helburua?

Nire helburua beraiek ondo pasatzea eta kirol pixka bat egitea izango litzateke. Bueno, horrelako zailtasunak dituzten artean partiduak egongo balira gustatuko litzaidake nire taldekoak irabaztea, baina ez daudenez, ez da beharrezkoa konpetibitatea, beraz, beraientzat onena ondo pasatzea eta gainera kirol pixka bat egitea izango zen.

bottom of page