top of page

ANTOLATZAILE MOTA

"Lagunberri" elkartea gara. Bi urtez udalarekin lanean aritu gara ekintza desberdinak antolatuz. Egin ditugun ekintzen helburuak desberdinak izan dira, esaterako; genero indarkeriaren kontrako ekintzak, errefuxiatuekin ekintzak, euskera sustatzeko ekintzak... Baina gaurkoan, ekintza berri bat ekarri dugu, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen inklusioa sustatzeko helburua duena. 

Antolatzaileei buruzko informazioa:

"Lagunberri" erakundean parte hartzen duten lau gazte izan dira inklusio ekintza honen antolatzaileak:

​

Josu: Txikitatik egon da pilotaren munduan sartuta, beti egon da bere herriaren taldean jolasten, 6 urte zituenetik eta hori ariketak egiterakoan oso lagungarria izan da. Gainera, bera dagoen taldean gaixotasun mentalak dituzten taldekideak ditu, eta horri esker, haiekin nola tratatu eta beraientzat egokiak diren ariketak egiten lagundu du. Gero guztiok batera ariketak egiterako orduan hor egongo da laguntzeko eta gauzak azaltzeko. 

​

Maite: Pedagogia ikasketak egin ditu eta dagoeneko bi urte daramatza horretan lan egiten, beraz, oso ondo daki nola tratatu gaixotasun mentalak dituzten jendea, nola egin haiek integratuta sentitzeko eta ondo pasatzeko. Gainera bera lehenago saskibaloian aritu zenez, hainbat ekintza egin ditu saskibaloian gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin. Bestalde, pilotaren munduan orain dela pare bat urte sartu zen, baina dagoeneko oso ondo moldatzen da.

​

Maite: Betidanik kirolaria da gustuko duelako. Bera, gizarte-integrazioan lizentzatua da. Udaletxean egiten du lan, kultura eta kirol arloan. Beraz, bere lanari dagokionez, ekintza desberdinak egin ditu jendearen integrazioari buruz. Inklusioa lantzen dituzten hainbat proiektuetan parte hartu du, hortaz, arlo honetan esperientzia duela esan daiteke. Ekintza hau burutzeko oso lagungarria izan da, faktore desberdinak kontuan hartu behar izan direlako eta horietarako ekarpen desberdinak egin ditu.

​

Beñat: Pilotaren munduan ez zen txikitan sartu, baina bai gaztea zelarik. Iparraldean jaio zen eta bertako pilota espezialitate desberdinak aztertu zituen herriz-herri joanda. Orain dela urte bat Kirol eta Jarduera Fisikoaren gradua amaitu zuen pilotaren espezialitateei buruzko lan bat eginez. Pilotaren arlo ezberdinen ezagupen honek asko lagundu digu modalitate ezberdinetako ariketak sortzeko eta baita hauek lantzeko ere.

Gurekin hitz egin nahi baduzu:

​

735061593

lagunberri@euskadi.eus

​

bottom of page